Sala 3.8 Visible Web - Nafarroako Museoa

3.8 Aretoa Aldi baterako mikroerakusketa

Webgunean ikusgai

Idazmahaia eta takiloia (XVI.-XVII. mendeak)

60 urtez, Nafarroako Museoak Erregistro Liburua eta eskuz betetzeko paperezko fitxak (“Navascués fitxak” izenekoak) erabili ditu inbentario-tresna gisa, bere funtsak kontrolatzeko eta ezagutzeko. 
2016az geroztik, Domus erabiltzen du; hau da, dokumentazio eta kudeaketa museografikorako Kultura Ministerioak sustatu duen aplikazio informatikoa. Aplikazio horrekin, Espainiako Museoetako Bildumen Sare Digitalean sartu da eta horrek, bildumen barne-kudeaketa errazteaz gain, bildumak Internet bidez zabaltzea ekarri du, CER.es (Sareko bildumak) webgunean. Harrezkero, lanean dihardu laster Musoaren bilduma osoak “webgunean ikusgai” marka izan dezan eta edozein lekutatik kontsultatu ahal izan dadin.
Gaur egun, Nafarroako Museoaren 3.739 pieza daude eskura plataforma horretan eta Nafarroako Kulturaren Atari Digitalean.

Idazmahaia eta takiloia

XVI.-XVII. mendeak Zur landua eta urreztatua, burdina, ehuna eta hezurra

Idazmahai batez eta takilloi batez osatuta dago multzoa (XVI.-XVII. mendeak), eta 1985ean erosi zen. Multzo hori adibide gisa hartuta, Nafarroako Museoko bildumen katalogazioak izan duen bilakaera azaldu nahi da: paperezko fitxatik bildumak kudeatzeko sistema informatizatu batera pasatu da (Domus), zeinak erraztu egiten baitie Museoko langileei informazioa kontrolatzea eta irispidean izatea, eta, horrez gain, aukera ematen baitu informazioa CER.ES onlineko katalogo kolektiboan zabaltzeko.

Navascues Fitxa

DOMUS


Erakusketen artxibo historikoa

Inicio - Pie de página