Aldi baterako erakusketak

Argi Itzalak / Sombras de luz

24/05/17tik 25/03/25era

Jose Ramon Anda eskultorearen erakusketa ikusgai kaperan


Datorren urteko martxoaren 23ra arte Jose Ramon Anda erakusketa bisitatu daiteke Na-varra Museoko kaperan. Argi itzalak/Sombras de luz/Argi itzalak, non artistaren hogei lan baino gehiago dauden, horietako batzuk berariaz proiektu honetarako eginak.

Erakusketa Arte guztia garaikidea da programaren parte da, kaperan garatzen dena eta jardunean dauden artista nafarren iraupen luzeko (maiatzetik martxora) aldi baterako erakusketen lerro bat barne hartzen duena.

Bestelako liturgiak

23/09/29tik 24/02/25era

Susana Blasek komisariatutako "Bestelako liturgiak" erakusketak Nafarroako Museoa hartuko du 2024ko otsailaren 25a arte.


Komisarioak, zeinari Nafarroako kultur ondarea arte garaikide biziarekin erlazionatzeko proiektu bat enkargatu baitzion museoak, Espainia osoko 35 artista bildu ditu. Artista horien lanak Museoaren lau solairutan zehar aurkezten dira, "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikotik, Nafarroako Gobernuaren Arkeologia Funtsetatik eta Nafarroako Museotik datozen ondasunekin batera.

Zaragüeta. Iruñeko argazki-estudioa. 1885-1960

23/11/09tik 24/10/13ra

Argazki erakusketa 2024ko urriaren 13ra arte egongo da ikusgai

 

"Zaragueta e Hijos" estudio profesionala martxan egon zen Iruñean 1885etik 1960ra bitartean. Agustin Zaragueta Colmenaresek hasi zuen (Donostia, 1859-Iruñea, 1929), eta haren seme Gerardok jarraitu zuen (Iruñea, 1896-1985), 1908tik 1960ko hamarkadaren hasierara arte estudioaren iraupena ziurtatuko zuena.

Francisco Javier Zubiaur Carreñok komisariatutako erakusketak Nafarroako Museoaren Argazki Funtsaren garrantzia erakusten digu. Gaur egungo tokiko historiaren aldi historiko interesgarrienetako bat dokumentatzen duen ondarea: XX. mendearen lehen erdialdekoa, batez ere 1920, 1930 eta 1940ko urte bizienak.

María Jiménez Morenoren “Meditazioak”

23/05/11tik 24/03/17ra

Nafarroako Museoan María Jiménez Morenoren Meditazioak erakusketa egonen da 2024ko martxoaren 17ra arte. Erakusketa honetan artista nafarraren sei obra daude, batzuk berariaz proiektu honetarako eginak.

Erakusketan artistaren obra berrienak biltzen dira, 2022an eta 2023an sortuak, eta Nafarroako museoarena den 2009. urteko pieza bat. Gainera, Jiménez Morenok bere proiektuan sartu du Exvoto eskultura, Alfredo Sada artista faltzestarrak (1950-1992) 1990ean egina. Nafarroako museoko bilduman dago, erakusketa iraunkorrean normalean, eta orain kaperara eraman dute.


Erakusketen artxibo historikoa