Jarduerak - Nafarroako Museoa

Jarduerak


Jende guztiarendako programak


Taldeentzako bisita lagunduak

Nafarroako Museoko bildumetara hurbiltzeko langile kualifikatuen eskutik baino hobeto. Bisita horiek orokorrak edo ikuspegi zehatzagokoak izan daitezke, taldearen interesak kontuan hartuta. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena du, eta taldeko gehieneko pertsona kopurua 25ekoa da, eta gutxienekoa 8koa. Taldeentzako bisita espezifikoak gutxienez bi asteko aurrerapenarekin hitzartu behar dira, 848 42 3630 / 848 42 64 93 telefonoaren bidez.
Nafarroako Museoko bildumak zure kabuz bisitatzeko aukera ere badago. Erreserba aldez aurretik eginez gero, taldeak bere gida edo irakaslea izan dezake lagun.

Haurrendako tailerrak

Oporraldietan

6 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan (Aste Santuan, udan eta Eguberrietan) museoaz gozatzeko programa bat da. Jarduera ondoz ondoko lau egunetan egin ohi da (asteartetik ostiralera), goizero bi ordu inguruko saioak eginez.

Oso antzeko formatua dute: saioetan, lehenik eta behin, haurrek erakusketa edo pieza jakin bat bisitatzen dute, eta, ondoren, tailerren eremuan, hainbat arte-diziplina lantzen dituzte, esperimentatu, ikasi eta gozatzeko.

Familiendako programak

Egun batez gidari

Edozein une da ona familia osoa historiara eta artera hurbiltzeko bilduma iraunkorraren bidez. Haurrek museoan barrena ibiltzeko aukera izanen dute bost lan bereziren sekretuak ezagutu bitartean.

Tableta elektronikoaren formatua duen koadernotxo batek testu laburrak eta horiei buruzko informazio grafikoa biltzen ditu, eta haien behaketa estimulatzen duten obrei eta jarraibideei buruz gehiago jakiteko gakoak erakusten dizkie. Haurrek, horrela, denboran zeharreko ibilbide batean lagundu ahal izango diote beren familiari, mosaiko, kapitel, kutxatila edo pintura batean ezkutatzen diren istorioak partekatuz.

"Egun batez gidari", baliabideak protagonista bihurtzen ditu, bide horretan aurrera egiteko parte-hartze aktiboa bultzatuz. Materiala gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, eta Nafarroako Museoko Harreran eska daiteke, eta bisita egin ondoren itzultzen da. Pdf formatuko bertsioa ere kontsulta daiteke.


Ikastaroak


Curso de Actualidad Arqueológica Curso de Actualidad Arqueológica
Curso de Cultura Medieval Curso de Cultura Medieval
Kultura Modernoko Ikastaroa Kultura Modernoko Ikastaroa
Kultura Garaikideko Ikastaroa Kultura Garaikideko Ikastaroa

Apirila Kaperan

2026ko Apirila kaperan programa hiru kontzertuk osatzen dute. Kontzertu horiek Nafarroako Museoko kaperan izango dira apirilaren 4an, 11n eta 14an, 19:30ean.

Sarrera doan lekua batean arte, emanaldiaren egunean bertan gonbidapenak jaso ondoren, 18etatik aurrera

Berokia gomendatzen da


 


Museo Soziala


Auzokoak gara

Hezkuntza eta Zabalkunde Arloaren funtsezko jarduketa-ildoetako bat da Nafarroako Museoaren inguruan bizi direnen parte-hartzea sustatzea, “Auzokoak gara” ekimenaren bidez. 2018az geroztik, hainbat ekintza garatzen ari gara Alde Zaharreko elkarte eta kolektiboekin batera, Nafarroako Museoa eta kultura-ondare materiala eta immateriala eurena ere badela sentiarazteko.

Nafarroako Museoa bere ingurune hurbilera gerturatzeko kanpaina honek helburu bikoitza du: balio jakin batzuk, bizitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko modu jakin batzuk sustatzea, gizartea kohesionatzeko balio dezaten gero, baita berdintasunean, aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, inklusioan eta parte-hartzean oinarritutako bizikidetza-esparruak osatzeko ere.

Proiektuak eta ekimenak askotarikoak izan dira:

  • Bisita lagunduak: Alde Zaharreko bizilagunak museoko aretoetan barrena ibili ziren, espazioa gero eta irisgarriagoa izan zedin, ongi hartua sentitzeko moduko toki bat izan zedin auzoan.
  • Aukeratutako obra: Elkarteekin eginiko elkarrizketen ondorioz, haietako bakoitzari bisita gidatu eta pertsonalizatu bat egiteko gonbita egin zitzaion; bisitan, aukera izan zuten museoko obra bat hautatzeko eta lan hori beren balioen ikur bihurtzeko. Elkarrizketa horiek bideo banatan jaso ziren.
  • Haurrendako hiri-udalekuak: Lankidetza-ekintzen barrenean, museoak, Paris 365en eta Garabatoren eskutik, gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrendako tailerrak egin zituen ondoz ondoko bi udatan.
  • Koadro bizidunak: Proiektu berritzailea izan zen, hori ere Garabatoko haurrendako pentsatua. Hauxe zen tailerraren dinamika: haurrek Nafarroako Museoko margolan bat aukeratu behar zuten eta, ondoren, Nafarroako Museoan sortu eta grabatutako soinu-efektu berezien bidez bizidun egin. Gainera, adingabeek obran landutako gaiak interpretatu behar zituzten, eta Nafarroako Museoak obraren gaineko gaineko informazio sakonagoa ematen zien. Lan hori guztia bideo interaktibo batean islatu zen.

2020an pandemia iritsi zenez, ekimen horiek bertan behera gelditu ziren. Orain, berriz ere hasi gara gure komunitateko eta auzoko kide diren elkarte eta taldeekin mintzatzen eta ekintzak egiten. Prozesu motela da, baina museoan badakigu lan saihestezina dela.

Parte hartu eta ekarri zure ideiak: museo@navarra.es

Boluntarioak

Nafarroako Museoko Kultur Boluntarioen Taldea 1999. urteaz geroztik ari da lanean. Erretiratuen talde bat da, eta, eskuzabaltasun hutsez, bilduma iraunkorra ezagutarazteko lanetan laguntzen dute, hala eskatzen duten talde guztiei doako bisita gidatuak eginez. Bisita horiek talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira, eta boluntarioek berek antolatzen dituzte, etengabeko prestakuntzako programa baten bidez. Programa hori elkarlanean prestatzen dute taldekideek berek eta museoko teknikariek.


Talde hori etengabe ari da bere burua prestatzen ikaskuntza-prozesu baten bidez: alderdi artistiko eta ondarezkoak lantzen dituzte, baita bitartekaritzarekin lotura handiago duten beste alderdi batzuk ere. Gainera, gure ustez, boluntariotza-programak belaunaldien arteko loturak sortzeko aukera ematen du, museora joaten diren ikasleen eta boluntarioen arteko harremanaren bidez, eta horrek taldearen ahalduntzea eta adinagatiko diskriminazioa saihesten laguntzen du.

Telefonoa 848 426 493

Jarduerak

Komisarioak bi bisita gidatu eginen ditu, martxoaren 15ean eta apirilaren 19an (igandeak).
Asteburuan bisita gidatuak eginen dira, eta behar bezala iragarriko dira.

Beste jarduera osagarri batzuez gain, martxoaren 25ean, 19:30ean, Fernando Castro Flórez Madrilgo UAMko Estetika irakasleak, ABCko arte kritikariak eta erakusketen komisarioak hitzaldi bat emanen du: "Un cuento chino. [Vislumbres y deslumbramientos del arte en la época del buenrollismo"]".

Museoko tailer didaktiko batzuk erakusketa horretan oinarrituko dira.

Donejakue bidea

Donejakue bidea egiten ari direnak ongi etorriak dira Nafarroako Museoan. Alde Zaharra ezinbesteko igarobidea da Iruñera datozen erromesendako.  Frantziako ataritik harresiak zeharkatu ondoren, bidea Carmen kalean eta Navarrería plazan barrena doa, eta Udaletxe plazara iristen da gero: Nafarroako Museotik oso gertu.

Nafarroako Museoa interes handiko tokia da Foru Komunitatearen historiaz eta ondareaz gozatu nahi duten erromesentzat. Bestetik, bisitariek Donejakue bidearen egiaztagiria zigilatu dezakete museoan, Iruñeko katedral erromanikoko kapitel batean oinarritutako zigilua daukagu eta. Nafarroako Museora eginiko bisitaldiaren oroigarri ederra izan liteke.

Inicio - Pie de página