Zaragüeta, pintamonas - Nafarroako Museoa

Zaragüeta, pintamonas

2025/10/10etik 2026/02/22ra

Montaje exposición: “Zaragüeta, pintamonas”

XX. mendeko 40ko eta 70eko hamarkaden arteansorkuntza-lan handia egin bazuen ere, Mariano Zaragüeta Rubio (Iruña, 1913-1980) ahanzturan gelditu da ia.
Haren lana ez zen inoiz museoetan erakutsi, baina haren kartelek herrialde guztiko kaleak apaindu zituzten. Inoiz ez zuen erretraturik margotu, bai, ordea, karikaturak, eta ez zuen literatura-lan handirik egin, baizik eta haurrendako ipuinak eta kontsumo azkarreko aldizkariak marraztu zituen. Garai hartako estandarren arabera, Zaragüetaren ibilbidea oso urrun zegoen artearen ikuspegitik; hala ere, herrialde baten iruditeria kolektiboa sortzen lagundu zuen, gerraostean, era guztietako estimuluen premia handia zenean. Haren ilustrazioak hainbat belaunaldiren begiradan txertatuta daude, herri-kulturaren parte dira, eta, hortaz, gure ondare grafikoa osatzen dute.

Jardueren programa

Urtarrilaren 31n (larunbata) lettering tailer bat eskaini zuten (Dibujando letras con Zaragüeta), Sonia Beroiz-en eskutik. Kö estudio-ko diseinatzaile grafikoa da Beroiz, eta kaligrafian, diseinu editorialean eta irudi korporatiboan dago espezializatua. Familiei zuzendutako tailerra izan zen, 17:00etatik 19:00etara.
Hasteko, Zaragüetaren marrazkiak eta aldizkari, errotulu eta karteletako goiburuen letra-sortzaile gisa egindako lana ezagutu zituzten. Hala, haren estilo desberdinak eta letren formen arteko harremanak ikusten aritu ziren. Ondoren, parte-hartzaileak beren kabuz letrak marrazten aritu ziren, artistaren lana erreferentzia gisa hartuta, eta bakoitzak konposizio bat sortu zuen bere izenarekin.
Tailerrean parte hartzeko bost euro ordaindu behar ziren familiako. Parte hartu nahi zutenek Nafarroako Museoan eman behar zuten izena, urtarrilaren 24tik aurrera (jendaurreko ordutegian). 

Horrez gain, Nafarroako Museoak bi mahai-inguru antolatu zituen sakonago ezagutzeko Mariano Zaragüetaren ibilbide artistikoa eta garaiko mugimendu kulturalekin izan zuen harremana. 
Lehenengo mahai-ingurua otsailaren 4an (asteazkena) izan zen, 19:30ean, ¡Mamá, quiero ser artista! izenburupean, eta Mariano Zaragüetaren testuinguru historiko-artistikoa izan zuten aztergai (Iruña 1913-1980). Artearen historian doktore den Iñaki Urricelquik hartu zuen hitza lehenengo, eta XX. mendearen lehen erdian artista nafar bat nola trebatzen zen eta garai hartako giro artistikoa nolakoa zen azaldu zuen. Ondoren, gaur egun Zaragüetak landutako diziplinetan aritzen diren bi sortzailek giro hori zenbat aldatu den eta lehengo egitura horretatik zer geratzen den azaldu zuten Hain zuzen, César Oroz karikaturagile eta umorista grafikoak eta Concha Pasamar ilustratzaileak beren esperientziaren berri eman zuten. 
Bigarren mahai-ingurua, berriz, otsailaren 11n (asteazkena) izan zen, 19:30ean, Me quieren sonar izenburupean. Mahai-inguru horretan, XX. Mendeko zenbait fenomeno kulturalez aritu ziren, ahaztuta egonen liratekeenak memoria berreskuratzen lan egiten duten ikerlarien lanagatik ez balitz. Hain zuzen, ekitaldian parte hartu zuten Pedro Poncel dibulgatzaile valentziarrak, XX. mendeko Espainiako haur-komikietan aditua baita, Nuria Capdevila Argüellesek, Zaragüetaren ibilbideari buruzko aditu garrantzitsuenetakoa bera, Elena Fortún idazleak, Consuelo Gil editoreak eta Luis Garbayok. Azken horrek Josep Coll umorista grafikoari buruzko azterketa sakon bat argitaratu zuen 2025ean, zeinak Zaragüetak bezala, gogor borrokatu behar izan baitzuen marrazkilari gisa bizitza aurrera ateratzeko. 
Javier Pérez de Zabalzak, erakusketaren komisarioak, gidatu zituen mahai-inguruak, eta Mariano Zaragüetaren ibilbideari buruzko hainbat datu, bitxikeria eta pasadizo aipatu zituen.

Erakusketaren izenburua

Ehun pieza baino gehiago erakusten dituen erakusketaren izenburuak historikoki ilustrazioak merezi izan duen begirune eskasari egiten dio erreferentzia. Kritikari eta artista askorentzat, ordukoak eta gaur egungoak oraindik ere, Zaragüeta "pintamonak" besterik ez zen. Mespretxuzko terminoa da, baina ez guztiz desegokia; izan ere, haren etimologiak XIX. mendean oso hedatuta zegoen "tximino" kolokialismora garamatza, eta XX .a ondo sartu arte, egindako edozein marrazkiri erreferentzia egiteko, trebetasun gehiagorekin edo txikiagoarekin, baina bokazio artistikorik gabe, testu bati laguntzeko edo umorezko borondatearekin: ilustrazioak, binetak, komikiak, karikaturak... -. Bere lanarekin inolako asmorik eta garrantzirik gabe sortu bazuen ere, Zaragüetak aztarna ezabaezina utzi zuen gerra osteko Espainiako eta are Latinoamerika osoko iruditeria herrikoian. 

Erakusketaren ibilbidea

Erakusketa ibilbideak artistaren bizi-kronologia errespetatu nahi du, baina horretara hertsiki mugatu gabe. Alderdi biografikoa lehenetsi baino lehen, ilustrazioaren hainbat eremu ezagutarazi nahi izan dira, publikoari Zaraguetaren hainbat alderditako ibilbidea eskainiz eta haren aldakortasun grafikoa jasota utziz.
Marrazketaren aplikazio teknikoak alde batera utzita (topografia eta delineazioa, kartografia, marrazketa teknikoa, marrazketa lineala, diseinu industriala edo modakoa...) Mariano Zaragüetak bere sorkuntza- edo arte-alderdi ia guztiak landu zituen. Horiek guztiak erakusketan erakusten dira: karikatura eta ilustrazioa prentsan, komikiak edo istoriotxoak, kartelismoa eta aldizkari eta liburuetarako ilustrazioa, horien artean literaturako lanak eta hezkuntza- eta haur-izaerako beste asko. 

Jarduerak eta katalogoa

Urriaren 12an, igandea, 12:30ean komisarioak bisita gidatua egingo du (sarrera librea, edukiera mugatua). Erakusketa amaitu arte bisita lagunduak ere programatu dira.
Bisiten egutegia kontsultatu

256 orrialdeko katalogoak erakusketaren komisario Javier Pérez de Zabalza Vidaurreren testuak aurkezten ditu. Salmenta prezioa: 25 euro.

Javier Pérez de Zabalza, komisarioa

Javier Pérez de Zabalza Vidaurre (Iruñea, 1982) Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, Salamandra, Alpha Decay, Melusina edo Graó argitaletxeekin kolaboratu du eta baita Quimera, Go Magazine, El Mono, Zart! edo Heil! argitalpenetan ere.
2017tik Nafarroako Komiki Azokako zuzendari gisa dihardu, eta 2019an IMAGINARIOS erakusketaren komisarioa izan zen. Ilustrazioaren panorama Nafarroan, Iruñeko Ziudadelan bertako berrogeita lau artistaren lana erakutsi zuena.
Alcatraz de la A a la Z (Apache Libros, 2021) komiki kolektiboaren gidoilari eta bultzatzaile ere izan zen, eta hamalau marrazkilarik parte hartu zuten. Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "La Caixa" Fundazioak Mariano Zaraguetari buruzko ikerketa-proiekturako bultzatutako Innova 2023 Programako ikerketa eta arte eta kultura sorkuntzarako laguntzen onuradun izan da.

Sar zaitez prentsa-oharrean 


Erakusketen artxibo historikoa

Inicio - Pie de página