Sala 4.2 Carlos Cánovas - Nafarroako Museoa

Sala 4.2 Aldi baterako mikroerakusketa

Carlos Cánovas

2025eko abendutik - 2026ko ekainera

Hazten ari den bilduma

Museo baten bihotza haren bilduma da. Nafarroako Museoarena, lur honetako ondarea bezain aberatsa eta askotarikoa baita, gero eta gehiago ari da hazten, hainbat gehikuntza esanguratsuri esker. Horien helburua da bilduma osatzea, Nafarroako historia kulturala hobeki ezagutzen laguntzeko eta ezagutza hori eta horren gozamena gizartearekin partekatzeko.
Badira zenbait bide kultura-ondasunak museo baten funtsetan sartzeko. Adibidez, bide horietako bat da salerosketa, eta beste bat dohaintza; areto honetan bertan, ikusgai ditugun Carlos Cánovasen (Hellín, 1951) argazkiak horrela eskuratu ditugu.

Zizur Nagusia, 2020 (Natura eta Kontrola saila)

Inprimaketa digitala paper baritatuaren gainean
Egileari 2021ean erosia

Zizur Txikia, 2019 (Natura eta Kontrola saila)

Argazki-teknika paper baritatuaren gainean
Egileak 2022an dohaintzan emana

Carlos Cánovas

Hellinen (Albacete) sortua da. Iruñean bizi da sortu zen urtetik beretik, 1951tik. Bere lanak biltzen dituzten liburuen egile ere bada, eta, besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: Deriva de la ría: paisaje sin retorno (BBK Fundazioa, Bilbo, 1994), Paisajes Fugaces (IVAM, Valentzia, 1997), Paisaje Anónimo eta Séptimo cielo (Iruñeko Udala, 2002 eta 2011), Séptimo cielo, fotografías de un paisaje cercano (Nafarroako Unibertsitatea, 2012) eta En el tiempo (Nafarroako Unibertsitateko Museoa-ICO Museoa, Iruña, 2017). Era berean, argazkigintzaren historiaren gaineko zenbait lan argitaratu ditu, hala nola Apuntes para una historia de la fotografía en Navarra (Vianako Printzea erakundea, Iruña, 1989), Miguel Goicoechea, un pictorialista marginal (Ikeder, Bilbo, 1994), Navarra: Fotografía eta Estratos. Fotografíay palabras (Nafarroako Gobernua, Argitalpen Departamentua, Iruña, 2013 eta 2022). Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan zen 1983tik 1986ra bitartean, eta MACeko arte garaikideko bildumako aholkulari Coruñan, 2007tik 2017 bitartean. 2020an Vianako Printzea Kulturaren Saria eman zioten. 2000. urtetik 2015.era bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoko argazkigintzako irakasle kontratuduna izan zen. Argazkigintzako teoria, teknika eta historiari buruzko ikastaroak eman ditu, eta liburuetan, aldizkari espezializatuetan eta zernahi komunikabidetan irudiak, artikuluak eta testuak argitaratu ditu. Erakusketa ugari egin ditu, bakarka eta taldean, Espainian eta beste herrialde batzuetan. Haren lanak badira hainbat museo, arte-zentro eta unibertsitatetan, baita bilduma pribatuetan ere


Erakusketen artxibo historikoa

Inicio - Pie de página