Hezkuntza - Nafarroako Museoa

Hezkuntza

Ikastetxeetarako hezkuntza-programa

Nafarroako Museoak jakinarazten dizue jada erreserba dezakezuela eguna eta ordua Museoak 2023-2024 ikasturtean antolatuko dituen jarduera didaktikoetarako. Erreserbak telefonoz eginen dira, 848426493 ra deituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

Museoko sarrerak, jarduerak eta material didaktikoa dohainik dira ikastetxetarako. Gaztelaniazko edo euskarazko bertsioak eska ditzakete. Posta elektronikoa: didactica.museo.navarra@navarra.es​​​​​​​

Prestakuntza

Nafarroako Museoak museologiaren eta hezkuntzaren arloko prestakuntza bultzatzen du eta hainbat unibertsitate eta ikastetxerekin hitzarmenak gauzatu ditu horretarako.

Iruñeko Arte Eskola

Nafarroako museoak Iruñeko Arte Eskolako ikasleak hartzen ditu 2011z geroztik.  Lehen urte horietan, ikasleek Grabatua eta Estanpazio Teknikak prestakuntza-programaren derrigorrezko praktikak egin zituzten.

2022an, lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zen Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolarekin, hango ikasleek Lantokiko Prestakuntza Moduluaren prestakuntza-programa Nafarroako Museoan gara dezaten errazteko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2023an sinatutako hitzarmenari esker, Historia eta Ondarea gradua egiten ari diren ikasleek praktikak egin ditzakete Nafarroako Museoan. Praktikak egiten dituzten pertsonek, guztira, 300 ordu izango dituzte erakunde horren museo-funtzioak gertutik ezagutzeko, eta Hezkuntza eta Zabalkunde Arloan laguntzeko aukera ere izango dute.

Nafarroako Unibertsitatea

2012az geroztik lankidetza-hitzarmen bat dago Nafarroako Unibertsitatearekin, kanpoko praktika akademikoak Nafarroako Museoan egiteko, bai curriculumekoak, bai curriculumetik kanpokoak.

Euskal Herriko Unibertsitatea

Lankidetza 2012an hasi zen, Artearen Historia eta Historia titulazioetako kanpoko praktika akademikoak egiteko.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

Hitzarmenak (2013koa) Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko egoitzako ikasleen kanpoko praktikak arautzen ditu, foru titulartasuna duten museo hauetan: Nafarroako Museoa (Iruña), Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa (Lizarra) eta Karlismoaren Museoa (Lizarra).

Inicio - Pie de página