Lantegiak - Nafarroako Museoa
Tailerrak
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Asteartetik ostiralera egiten dira, urritik maiatzera. 9:30etan eta 11:00tan. Chincheta Brunaren eskutik (Sonia Ilzarbe eta Eneko Perez). Gaztelaniaz eta euskaraz.
Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu.
Ikastetxe bakoitzak gehienez lau lantegitan har dezake parte lauhileko bakoitzean.
Hitzordua erreserbatuz gero, erantzunkizunez jokatzea eskatzen da.
2026-2027 ikasturtea
Urritik aurrera egingo diren tailerrak museoak eskaintzen dituen erakusketen barruan kokatzen dira. 2027ko otsailera arte egingo den lehen tailerrak "TEO SABANDO 1954-2011. Lorategiak, ekintzak eta sardetzen diren ametsak" izeneko erakusketan jartzen du arreta, Vianan jaiotako diziplina anitzeko artista honen sormen-lanean oinarritua.

