Bisitaldi lagunduak


Bisitaldi lagunduak, hezkuntza-maila guztietara eta ikastetxe bakoitzaren eskakizunetara egokituak.  Ibilbide kronologiko batzuk proposatzen dira, historiaurretik XXI. mendera artekoak, baita tematikoak ere, askotariko alderdiak lantzearren:
Emakume sortuak-Emakume sortzaileak (DBH, BATXILERGOA)
Genero-ikuspegia duen bisitaldi bat da, eta bertan agerian jartzen da zer-nola azaltzen den emakumea Nafarroako Museoko bildumetan. Erakusketa iraunkorrean erakusten diren emakume artistak ezagutzeaz gain, emakumearen irudiak izan duen bilakaeraz hausnartuko dugu Artearen Historiaren bidez. 
Gatazka: historia errepikatu egiten da... (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera)
Historian zehar, beti egon dira gatazkak jendearen bizitzetan. Bisitaldiak ibilbide bat proposatzen du pertsonen eta komunitateen arteko indarkeriazko gertakari batzuk ezagutzeko, hasi historiaurreko lehen garaietatik eta buka XX. mendean. Egoera gatazkatsuak ezagutzea ikaskuntza-tresna baliotsua izan daiteke belaunaldi berriendako. 
Ibilaldi bat Pompeloko foro erromatarrean barrena (DBH, BATXILERGOA)
Aukera paregabea da gazteak beste ikusmolde batetik jar daitezen harremanetan bai hiriarekin, bai bertako ondarearekin, beste bide batzuk aztertuz eta museoaren ingurune hurbilak dituen aukera guztiak aprobetxatuz, hots, alde zaharra eta hango iraganaldi erromatarra baliatuz. Hirian barrena aterako gara Iruña erromatarraren antzinako garai goren hura ezagutzeko berriz.
Iraupena: 90 minutu. Pompeloko foroa egon zen karriketan barrena ibiliko gara (Navarrería, Curia kalea, Compañía kalea); gero, museoan, karrika horiexetan agertutako aurkikuntzak ezagutuko ditugu eta, azkenik, Pompeloko Togadunaren estatua aparta ikusiko dugu.
Programa udaberrian eginen da, apiriletik ekainera bitartean.
Bisitaldi museografikoa (UNIBERTSITATEA, LH)
Bisitaldian ikuspegi museografiko batetik eta irisgarritasunaren ikuspegitik hurbilduko gara museora, eta bertako espazio, erakusketa, funts eta bildumak bisitatuko ditugu. Artearen Historia, Arte Ederrak, Arkitektura edo Diseinuko ikasleendako.