Erakusketa iraunkorra - Nafarroako Museoa


Pieza nabarmenak


Harrizko erraldoiak

Hiru hilarri protohistorikori eskainitako areto berria

 

Galeria Urdinean Soalarko menhirra eta Turbil eta Traibuenaseko hilarriak daude, Neolito Azkenaren (K.a. III. milurtekoa) eta Burdin Aroaren (K.a. III. mendea) arteko hiru estela garrantzitsu. Multzoak lurralde baten gaineko boterea agerian uzten zuen kultura bat irudikatzen du, eta, aldi berean, buruzagitza-gizarte batzuen berri ematen du.
Oroitzapenezko edo erlijiozko hilarri horien gainean asko dago aztertzeko, eta Nafarroako orubean kultura-panorama irekia eta iragazkorra aurkitu dute, Europa kontinentaleko eta eremu mediterraneoko beste eskualde batzuekin lotura ideologiko eta sinbolikoak zituena.
Ezaugarri antropomorfoak zituzten harrizko bloke horiek Baztan, Zidakos eta Aragoi ibaien haranetan altxatu ziren, hurrenez hurren, Historiaurrearen amaieran, Neolitoaren eta Burdin Aroaren artean.

Hirurek daramatzate defentsarako eta erasorako armak, maila militar baten adierazgarri ez ezik, baieztapen pertsonal eta sozialaren seinale ere badirenak. Pertsonaia garrantzitsuak dira, benetakoak edo mitikoak, eta heroitzat hartzen dituzte eraiki zituzten taldeek. Pieza horietako batzuetan ondo identifikatu daitezke garai historikoan jasan zuten "damnattio memoriae" ren aztarnak, haren oroitzapena ezabatzeko.

Pompeloko Togaduna

1.5 aretoa


Pompeleko Togaduna brontzezko eskultura bikaina da, II. mendekoa, Iruñean duela 127 urte aurkitua. 2022an New Yorkeko (Estatu Batuak) bilduma partikular batetik maileguan iritsi zen Nafarroako Museora, aztertu eta erakusteko. Artelan honek duen garrantzi kultural eta historikoa dela eta, Nafarroako Gobernuak ezohiko estatua hau erosi du, 2023ko maiatzaz geroztik museoaren bilduma iraunkorrean sartu dena.

Pompeloko Togaduna 1895ean aurkitu zuten Navarrería kalean, eta hiriko foroaren eskultura-programarekin dago lotuta segur aski. Eskultura brontzezkoa da, eta hori berezia da, Hispanian material horretan beste togadun oso bat baino ez baita ezagutzen: Granadako Museo Arkeologiko eta Etnologikoko Periatekoa. Horregatik, Pompeloko Togaduna penintsulan dagoen brontzezko eskulturarik garrantzitsuenetako bat da.

II. mendea

Abaunzko mapa

Historiaurrea aretoa


"1 blokea" edo Abaunzko mapa pieza paregabea da, Europa mendebaldeko maparik zaharrena dela uste baita. Gizadiak espazioa irudikatzean erdietsitako lorpen goiztiarrak erakusten ditu, mapa aurkitu zen leizearen inguruko elementu geografikoak ezagutu baitaitezke bertan: mendia, ibaia, hezeguneak, pasabideak eta sarbideak, eta animalia-saldoak, segur aski helburu praktikoz marraztuko zirenak: ehizarako.

K.a. 9815 / Jatorria: Abauntz, Ultzama.

Lergako hilarria

1.2 aretoa


Hareharri landu bat da, zaldizko heroi gisa irudikaturiko gazte baten hilobia seinalatuko zuena ziur asko. Goiko aldean oraindik ere ikusgai daude zaldun bat daraman zaldi baten hankak eta zerra. Beheko aldean, bi soldadukide edo bi apaiz azaltzen dira, zutabeen artean kokatuak, zenduaren errautsak kutxa batean daramatzatela. Idazkunak agerian uzten du latinaren eta erromatarren aurreko hizkuntza-substratuaren arteko elkarbizitza, akitanierazko edo euskara arkaikoko izenak azaltzen baitira.

Erromatarren garaia / Jatorria: Lergako Santa Barbara baseliza

Joben kapitela

1.7 aretoa


Joben istorioa kontatzen du. Kareharrizkoa da, ia goi-erliebe gisa landurikoa, eta pertsonaia horren bizitzaren zenbait pasarte irudikatzen ditu, Bibliako testuari lotuz, kontakizuna balitz bezala eta naturalismoz. Kalitate handiko obra honek ongi erakusten du Erdi Aroko artistak eskultura klasikoa ezagutzen zuela, izan ere, eszena batzuen inspirazio-iturria ere atzeman da: Jobek seme-alaben heriotza jakitean sentitzen duen minak, esate baterako, Medearen mitoaren irudikapena dakarren sarkofago erromatar bat du oinarri. Zikloa osatzen du Jainkoaren Goi Ardura irudikatzen duen hurbileko kapitelarekin. Biek kasu bakana osatzen dute Erromaniko espainiarrean.

1130- 1140 / Jatorria: Iruñeko katedral erromanikoa

Leireko kutxatila

1.8 aretoa


Elefantearen bolizko kutxa, Madinat al-Zahrako lantegietan eginikoa Omeya kalifaldiaren garaian. Landare eta animalien apaindura joria dauka alde guztietan eta, are bakanagoa dena, badauzka giza irudiak ere, gorte islamikoaren eszenak islatzen dira-eta. Idazkunei esker, datu arras garrantzitsuen berri dugu, hala nola noiz eta nork egin zuen: Faray maisua eta haren ikastunak; baita norendako egin zen ere: Almanzorren semea.

1004 – 1005 / Jatorria: Leireko monasterioa

Kristoren Nekaldia

1.9 aretoa


Juan Oliver Iruñean kokaturiko frantziar jatorriko margolariak sinatzen du Erdi Aroko bere garaiko pinturaren adierazpen handienetako bat. Kristoren Nekaldiaren gaia irudikatzen du, erretaula handi baten gisa irudikatu ere, eszena nagusia gurutze-bidea izanik. Edertasun handiko kontakizuna da, non hagitz hunkigarriak eta adierazkorrak baitira pertsonaien postura eta jarrerak, estilo gotiko peto-petoan. Idazkun batek eta armarriek nahiz instrumentuak jotzen ari diren gazte batzuek ematen diote obrari testuingurua.

1130- 1335 / Jatorria: Iruñeko katedral erromanikoa. Errefektorioa

San Adriango markesaren erretratua

3.5 aretoa


José María Magallón y Armendárizen erretratuak gizon prestu bat erakusten du, hantustea eta atsegina, ehizazalea eta irakurzalea. Jarrera dotorean ageri da, aurpegiera nabarmenarazten dion hondo baten gainean gailentzen delarik, Goyak erretratu psikologikoa lortzen baitu hola, keinuan eta begiradan harrapatuz haren nortasuna. Obraren kalitate berdingabea materialen irudikapenean ere ikusten da, galtzen oihal beluskaran bereziki.

1804 / Jatorria: familiari erosia.


Arte guztia da garaikidea


Todo el arte es contemporáneo. Presentado en 2019 como una renovación discursiva de la exposición permanente, además, impregna cada acción que lleva a cabo el Museo de Navarra bajo la premisa de que las expresiones artísticas, independientemente de cuándo se realicen, son una forma de comunicación en distintos lenguajes, códigos y soportes en momentos diferentes.

El nuevo discurso museológico ha supuesto una revisión de sus fondos y de su exposición, con objeto de mostrar el potencial de los artistas navarros del siglo XX y XXI. En total, se han instalado 71 nuevas obras, muchas de artistas hasta ahora no presentes en la parte pública del Museo, como Lydia Anoz, Nicolás Ardanaz, Elena Asins, Isabel Baquedano, Equipo Crónica, Pedro María Irurzun, Koldo Chamorro, Gerardo Zaragüeta, etc., entre las que las mujeres han cobrado el protagonismo hurtado durante años.

Algunas de las obras contemporáneas seleccionadas se han dispersado en otras plantas del Museo, conviviendo con obras románicas, góticas, renacentistas o barrocas. Además, se han introducido en la exposición permanente formas de expresión artística, inexistentes hasta la renovación, como el grabado, la fotografía, el cartel, el cine documental, la música y el patrimonio etnológico.

Gehitu diren aretoko testu laburrek eta ibilbide tematikoen proposamenak esperientzia propioa eskaini nahi diote museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzari, eta norberak bere egiten du esperientzia hori, bere eskarmentuaren, gustuen eta interesen arabera.

Konplizitateak programa bat da, aukera ematen duena Nafarroako literatura arloko hiru pertsona ospetsuk argumentu baten inguruan hautatutako obrak bisitatzeko. Hala, Patxi Irurzunek Biziaren haria ibilbidea prestatu du.  Camino Oslék, berriz, Gorputza, eta gero heriotza. Eta,amaitzeko, Maite Pérez Larumbek Emakume guztiak ongi gaude sortu du.

Inicio - Pie de página