Kultura Modernoko IV. Ikastaroa, irailaren 28tik 30era - Nafarroako Museoa
Kultura Modernoko IV. Ikastaroa, irailaren 28tik 30era
"Paisaia eta lorategia. Natura aro modernoan" izenburuarekin Aro Modernoko mendeetan ingurune naturalarekin izandako harremana aztertzen du
Ikastaro honek Aro Modernoko kultura ikusarazi eta hurbiltzea du helburu, inprentaren asmakuntzaren eta Frantziako Iraultzaren artean garatzen dena.
Gure ingurune naturalarekiko harremana da gaur egungo gizarteen kezketako bat. Gure kultura oso desberdina da gauza askotan garai modernoko kultura eta bizimoduetatik, baina hortik dator. Nola bizi zuten Aro Modernoko gizon eta emakumeek naturarekiko harremana: landaredia, lorategiak, fruituak eta loreak...? Zerbait ezagutzen dugu kontserbatu diren artelanen eta monumentu eta aztarna arkeologikoen bidez. Antzinako Erregimeneko mendeetan ingurumenarekiko harreman hori ikusaraztea da Eduardo Barba Gómezek zuzendutako ikastaro honetako hizlariek diziplina anitzeko ikuspegitik azalduko duten helburua.
Sei hitzaldik osatzen dute, 50 bat minutukoak, eta espezialistek emango dituzte gaiak. Ondoren, espezialisten eta bertaratutako ikusleen arteko eztabaidak izango dira, eta 10 orduko iraupena izango dute guztira.
Ikastaroaren webgunean sartu informazio gehiagorako eta matrikula egiteko.
PROGRAMA
Irailaren 28an, astelehena. Lorategia Aro Modernoan
18:00 Hitzaldia: “Italiar eta frantziar eraginak Errenazimentuko eta Barrokoko Espainiako loratigian”. Jesús Moraime. Paisajista eta lorategiaren historialaria.
19:15 Hitzaldia: “Lorategi ikusezinak”. Joaquín García Purroy. Historialaria eta paisajista.
Irailaren 29an, asteartea. Paisaia Aro Modernoan
11:30 Bisita lagundua: “Landaredia eta artearen ezkututako sinbolismoa. Landare bakoitzean, istorio bat”. Ana Moreno eta Maite Murren eskutik (Nafarroako Museoko kultura-boluntarioak).
18:00 Hitzaldia: “Paisaiaren kultura Aro Modernoan: Arkadiaren eta Utopiaren artean”. Santiago Beruete Valencia. Filosofoa eta naturaren dibulgatzailea.
19:15 Hitzaldia: “Neke eta pozen lagun berdeak: Nafarroako iraganera begirako leiho etnobotaniko bat”. Aina S. Erice. Biologoa, idazlea eta botanika-dibulgatzailea.
Irailaren 30ean, asteazkena. Lorategia Aro Modernoko artean
11:30 Bisita lagundua: “Landaredia eta artearen ezkututako sinbolismoa. Landare bakoitzean, istorio bat”. Ana Moreno eta Maite Murren eskutik (Nafarroako Museoko kultura-boluntarioak).
18:00 Hitzaldia: “Lorategia begiradaren eta trazaduraren artean: irudiak eta proiektuak Aro Modernoan”. Mónica Luengo Añón. Artearen historialaria eta paisaia-arkitektoa.
19:15 Hitzaldia: “Harrizko akantoa, bolizko mahatsak eta margotutako loreak. Botanika Nafarroako Museoan”. Eduardo Barba Gómez. Lorezaina, paisajista eta artelanekobotanika-ikertzailea.
INSKRIPZIOAK
Matrikula egiteko epea irailaren 8an irekiko da. Izen-emateak online egingo dira, Nafarroako Museoan bertan izena emateko aukerarekin (eskudirutan) astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14:00etara.
NORMALA. 25 €
NAFARROAKO MUSEOAREN LAGUNAK. 12 €
BESTE MUSEO-ELKARTE BATZUEN LAGUNAK. 12 €
KULTUR KUDEATZAILEAK ETA BOLUNTARIOAK. 12 €
IKASLEAK. 12 €
"ESPERIENTZIAREN GELA" IKASLEAK. 12 €
30 URTETIK BEHERAKOAK. 12 €
65 URTETIK GORAKOAK. 12 €
LANGABEAK. DOAKOA

