9 Soles 2024 - Nafarroako Museoa

9 Eguzki


Energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak hasi dira


El cierre parcial no afectará a la continuidad de la actividad pública del Museo

El cierre parcial no afectará a la continuidad de la actividad pública del Museo. En 2024 pueden seguir visitándose

Obra azaroaren 25ean hasiko da eta bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioa izango da, Europako funtsetatik ateratakoa. Egin beharreko bi lanen ezaugarriak eta epeak kontuan hartuta, erakusketa iraunkorra lehen solairutik laugarrenera ixteko erabakia hartu da, obrak egiten diren bitartean. Neurri hori epeak betetzen direla bermatzeko eta museo-bildumarentzat horrelako esku-hartzeak dakartzan arriskuak minimizatzeko aukera bakarra dela balioetsi da.

Itxierak lehenengo solairutik laugarrenera (Erromanizaziotik Arte Garaikidera) dauden erakusketa-aretoetarako sarbideari eragingo dio, eta datorren azaroaren 25etik aurrera itxiko dira urtebetez, gutxi gorabehera. Ikastetxeekin Gabonetako oporretara arte konprometitutako jarduera didaktikoa lantzen jarraituko da. Obrek ez dute eraginik izango jendea eraikinera sartzeko moduan, doakoa izango baita erakusketa iraunkorra ixten den bitartean.

2025ean zehar, Nafarroako Museoak aldi baterako erakusketen plana eskaintzen jarraituko du beheko solairuan eta kaperan, eta bere kultur programazioa ekitaldi aretoan eta begiratokian mantenduko du, baita ikastetxeentzako arreta ere, bere tailer eta bisita antzeztu edo gidatuen bidez. Erakusketa iraunkorrari dagokionez, Historiaurrera mugatuko da, duela gutxi inauguratu den Harrizko Erraldoiak aretora eta sotoko arkeologia-aretoan muntaketa museografiko berri batera. Gaur egun itxita dago berritze lanengatik, eta abenduaren erdialdetik aurrera egongo da irekita.

Erromatarren garaiko estatua aparta, Pompeloren Togaduna izenez ezagutzen dena, Museoaren barneko bulegoetara eramango da, alderdi materialei buruzko azterketa zientifikoekin jarraitzeko, eta, horrez gain, dimentsio interpretatiboko, estilistikoko eta kronologikoko azterlanak egingo dira. Ikasketa horiek egin ondoren, pieza jendaurrean jarriko da berriro, 2025ean zehar beheko solairuan horretarako prestatutako areto batean.

             Erakusketa iraunkorreko aretoak noiz irekiko diren zehaztuko da obrak amaitzen direnean, eta unean-unean jakinaraziko da.

                                                  Barkamena eskatzen dizuegu datozen hilabeteetan sor ditzakegun eragozpenengatik.

Inicio - Pie de página