Bertsondare - Nafarroako Museoa

Bertsondare

CulturIzan programaren baitan, ekimen honek bertsolaritzaren tradizioa gaurkotzea eta egungo herritarrekin lotzea du helburu. Abuztuaren 29an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, bertsoak Nafarroako Museoan entzungo dira, bere erakusketa iraunkorreko hainbat maisulanetan barrena ibiliz.

CulturIzan programaren esparruan, ekimen honen helburua da bertsolaritzaren tradizioa, Interes Kulturaleko Ondasun izendatua, Nafarroako ondare kultural immaterial gisa, egungo herritarrekin eguneratzea eta lotzea. Tokiko komunitateari eta bere lurralde hurbilari irekitzen zaie, Nafarroako publikoari irekitako bi proposamenen bidez. Abuztuaren 29an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, bertsoak Nafarroako Museoan entzungo dira, Leireko kutxatila, Iruñeko katedral erromanikoko kapitelak edo San Adriango markesaren erretratua bezalako obra enblematikoetan barrena. Sei maisulan izango dira guztira, Saioa Alkaiza eta Julio Sotok erakusketa iraunkorreko ondasun horiek gaur egungo eta aurreiritzirik gabeko ikuspegitik lotuko dituen ibilbide pertsonala egiteko.

Jardueraren egun berean 9:30etatik aurrera har daiteke gonbidapena Museoko leihatilan. Edukiera bete arte.
Jarduera euskara hutsean egingo da.

Bertsondarek jarraipena izango du irailaren 26an, larunbata, Erronkariko Julián Gayarre Museo-Etxean artzaintzaren munduari buruzko saio bat egingo da, NBEk 2026an Artzainen eta Bazkalekuen Nazioarteko Urtea izendatu duela eta. Saio honetan Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolari nafarrak ere izango dira. 

Sartu programan

Inicio - Pie de página