Zientzia Asteak ospatzen ditugu Lolo & Sosaku-rekin

"BESTELAKO LITURGIARAKO KONTZERTUA" Lolo & Sosakuren ekintza Azaroaren 10ean, 20: 30ean, museoko atarian. Sarrera libre eta doakoa

Lolo & Sosaku: Lolok (Buenos Aires, 1977) eta Sosakuk (Tokio, 1976) osatutako bikote artistikoa da. Haren instalazio zinetikoek eta soinu-eskulturek zoriaren eta mistikaren aukerak aztertzen dituzte eskultura hedatuan.

 

Nafarroako Museoan ikusgai dagoen "Bestelako Liturgiak" erakusketa kolektiboaren parte dira. Musika elektronikoa da bere esperimentazio-eremuetako bat. Materialak eta soinuak elkartu egiten dira zuzeneko ekintzetan.
"Bestelako Liturgiarako Kontzertua" izenburua jarri dioten ekintza espezifiko honetarako, giro lirikoak eta apokaliptikoak tartekatzen dituen soinu-paisaia bat eraikiko dute zuzenean.


Lolo & Sosakuren lana Reina Sofia Museoan (Madril, Espainia), MACBA Museo de Arte Contemporáneo de Barcelonan (Bartzelona, Espainia), PSA Museum Power Station of Arten (Shanghai, Txina), MIS Museu da Imagem edo Som (São Paulo, Brasil), Sónarren (Bartzelona, Espainia) eta Liceu de Barcelonan erakutsi da, besteak beste.
"Makina eta sentimendua kontrajarriak dirudite: makina eta arima... Baina soinu mailan fusionatu egiten dira eta ahaztu egiten zaizu makina bat ari dela soinu hori sortzen ".


Sarrera librea tokia bete arte

Iraupena: 50 min