"Bodyland"

Concha Vidal artista eta sortzaileak "Bodyland" performancea proposatzen digu, abenduaren 15ean, 20: 00etan. Sarrera librea eta doakoa


Concha Vidalek, "Bestelako liturgiak" erakusketa kolektiboan parte hartzen duen artistetako batek, abenduaren 15ean aurkeztuko du, museoko 2.4 aretoan, Bodyland. Musikala da, opera-performancea, abiapuntua jaiotza duena. Gorputz berri baten sorrera. Gorputz matxinatu bat, dantza egiteko, ideiak lehertzeko eta geziak irrintzikatzeko premia larria sentitzen duen gorputz bat. Berpizkunde bat, funtsik eta osagarririk gabeko haren heriotza dakarrena. Soberakinez husteko pitzatzen den gorputza.

Gorputz horiek guztiek adierazpide berriak dituzte, konbentzioetatik haratago hedatzen dira, ikasitakoaren mugak gainditzen dituzte. Kide-dinamita, gorputz-laba, organorik gabeko gorputzak. Bere burua salbatzeko ama ez izatea erabakitzen duen gorputz-ama.

Bataio bat balitz bezala, gorputza eszenan isurtzen da bideo-animazioaren bidez, erritual gisa. Pasarte bakarra eta errepikaezina. Pinturan harrapatutako gorputzak bideoaren bidez karrerilla hartuko balu bezala erritu eszenikoan murgiltzeko. Dionisiakoan, eromenean, horditasunean.

Sarrera librea lekua bete arte.
Iraupena: 25 min.

Fitxa teknikoa:
Sorkuntza eta zuzendaritza: Concha Vidal.
Abeslari sopranoa eta performerra: Lorena Bonnín.
Koreografia: Raquel Klein.
Soinu-espazioa: Kiko Barrenengoa.
Ikus-entzunezkoen sorkuntza eta zuzendaritza: Concha Vidal
Kamera: Adela Vidal Llop.
Jantziak: Concha Vidal
Animazioa: Adri Bonsai.