Aste Santuko haurrendako tailerrak

Martxoaren 9an irekiko da "Bestelako liturgiak" erakusketako eta bilduma iraunkorreko lanak erreferentziatzat izango dituen tailerrean izena emateko epea.

Nafarroako Museoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako arte plastikoen tailerra eskainiko du Aste Santu honetan. Jarduera honek 8 orduko iraupena izango du, eta elkarren segidako lau saio egingo dira apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean, 11:00etatik 13:00etara. Chincheta Brunak emango du gaztelera-euskara formatu elebidunean.
Tailerrek izaera esperimentala izango dute, eta "Otras Liturgias/Bestelako Liturgiak" aldi baterako erakusketako arte garaikideko lanen aukeraketa batetik abiatuko da, Sixe Paredes, Pilar Consuegra Romero eta Helena González Sáez artistekin. Juliantxo Irujo edo Elena Asins bezalako artisten Nafarroako Museoko bilduma iraunkorreko artelanak ere ikusiko ditugu.
Teknika, material edo formatuagatik oso ohikoak ez diren berezitasunak dituzte obra horiek. Elementu horiek inspiratuko gaituzte, eta saio bakoitzean tailerrean landuko ditugu, geure obrak sortuz eta diziplina desberdinak jorratuz. Horrela, haurrek esperimentatu egingo dute boligrafoak, paperak, arkatzak eta errotuladoreak bezalako materialekin, baina hain ohikoak ez diren beste batzuekin konbinatzeko aukera ere izango dute, hala nola sprayekin, pigmentuekin edo silikonarekin, marrazketarekin, pinturarekin eta eskulturarekin lotutako lanak sortzeko.

Izena emateko epea
Jarduerak 20 euroko kostua izango du eta 5 euroko deskontu berezia egingo zaie parte hartzen duten hermanei. Interesatuek martxoaren 9tik aurrera (larunbata) formalizatu beharko dute izen-ematea, aurrez aurre, Nafarroako Museoaren harreran, irekiera-ordutegian (asteartetik larunbatera, 9: 30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara). Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara). Jardueraren zenbatekoa izena ematen den unean ordainduko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Nafarroako Museora 848 42 89 26 telefonora.