Harrizko erraldoiak

Areto berri honetan erakusten diren pieza protohistorikoei buruzko hitzaldi-zikloa, gaian adituak direnek egina.

Areto berri honen irekiera dela eta, eta ikusgai dauden piezen inguruko ikerketaren egungo egoera jendeari hurbiltzeko, apirilaren 13an, larunbata, 19:00etan, hitzaldi bikoitza izango da, gaian adituak diren pertsonen eskutik. Primitiva Bueno Ramírez arkeologo eta Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Historiaurreko katedradunak Menhir de Soalar-en berezitasunak azalduko ditu, eta Javier Armendáriz Martijak, aretoko komisario eta Historiaurreko irakaslea; Historia Zaharra eta Arkeologia NUPen eta UNED Iruñean, Turbil eta Traibuenas hilarriei buruz hitz egingo du.

Primitiva Bueno Ramírez (Alcalá de Henaresko Unibertsitatea)
Soalar, harrizko biografia luzea: menhirretik gudari-hilarrira


Javier Armendáriz Martija (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Gerra eta boterea, babesa eta nabarmenkeria. Traibuenas eta Turbilgo gudari-hilarriak


Sarrera librea izango da lekua bete arte. Gainera, Nafarroako Museoko sarrera doakoa izango da ekainaren 2ra arte.