You were redirected to http://museodenavarra.navarra.es/eu/web/museo-de-navarra/museoa .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Museoa - Nafarroako Museoa

Nafarroako Museoa

70. urteurrena ospatzen dugu

 

1956ko ekainaren 24an ireki zituen ateak Nafarroako Museoak, Nafarroako gizartearen eta bere historiaren garrantziaren isla diren bildumekin, eta, beraz, maila autonomikoko, nazionaleko eta nazioarteko piezak biltzen ditu. Museo horrek, bere arduradun eta taldeen bitartez, bere garaiko museologiaren eta museografiaren abangoardian egon nahi izan du beti.

Gaur egun ikusten dugun Nafarroako Museoa Nafarroako herriak XIX. mendetik aurrera arkeologia- eta arte-eremuko pieza nabarmenenak hartu, kontserbatu, ikertu eta erakutsiko zituen erakunde bat izateko izan duen ahaleginaren emaitza da. Lehenik, Monumentuen Batzorde Probintzialak eta, gero, Foru Aldundiak, Vianako Printzea erakundearen bitartez, hainbat hamarkadatan lan egin zuten hori lortzeko.

In Memoriam Mª Ángeles Mezquíriz Irujo, 1953tik kontserbatzailea; lehen zuzendaria, 1957tik 1998ra, eta ohorezko zuzendaria, 2026ko ekainaren 11n zendu zen arte. 

Nafarroako Museoa. 1956-2026

 

2026ko ekainaren 24an, Museoak eguneratzen jarraitzen du, bere bildumetarako eta bisitarientzako baldintzarik onenak eskaintzeko, bai eta publiko ezberdinentzat kalitatezko eta erakargarriko programazio kulturala mantentzeko ere, honako hauen bidez: pieza berezien sarrera berriak bere bilduma egonkorrean (Harrizko erraldoiak, Loizuko gizona, Irulegiren eskua, Pompeloren estatua togaduna, emakume artisten lanak, arte garaikideko erosketa berriak, etab.); museografia berriak (Harrizko erraldoiak; Historiaurreko aretoa; Nafarroako moneta, etab.); azaldutako ondasun kulturalen bitartekotza lehenesten duten diskurtso berriak (Arte oro garaikidea da, 2019); programa berriak (9 Eguzki, Arkeologia ikastaroak, Kultura Klasikoa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea) eta haien egoitzako jarduerak, hala nola oztopo arkitektonikoak ezabatzea. 

Hamar maisulan

 

Efemeride hau ospatzeko, Nafarroako Museoak bere erakusketa iraunkorrean erakusgai dituen hamar maisulanen bitartekaritzan lan egin du. Hemendik aurrera, hamar testu eta kultura-ondasun horietan adituek egindako bideo-podcastak kontsulta daitezke.

Duela gutxi, Nafarroako Museoaren edukiei buruzko hainbat artikulu argitaratu dira Príncipe de Viana aldizkariaren "Museos en Navarra" ale monografikoan. Jarraian, hainbat estekaren bidez partekatzen ditugu. 

El Museo de Navarra: pasado, presente y futuro

Las colecciones del Museo de Navarra

Exposiciones temporales del Museo de Navarra. 1955-2025

Mediación educación y difusión en el Museo de Navarra

 

Harrizko erraldoiak. Javier Armendáriz Martija
Irulegiko eskua. Javier Velaza Frías
Leireko Kutxatila. Clara Fernández-Ladreda Aguadé
Elena Asins, Canons 22. J.P. Huercanos
Abaunzko mapa. Olaia Nagore Santos
Pompeloko estatua togaduna. Susana Irigaray Soto
Kristoren Nekaldia. Carlos Martínez Álava
Loizuko Gizona. Jesús G. Gazólaz y Maitane Tirapu
Joben kapitela. Marta Arriola eta Mercedes Jover Hernando
San Adriáneko markesaren erretratua. Javier Azanza López

Zer da

Nafarroako Museoa, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundean kokatzen den  Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko bat da eta Nafarroako Foru Komunitatearen kultur ondarea eta historia herritarrei helaraztea da haren helburu nagusietako bat. Museoan erakutsitako piezak Nafarroako ondare aberats eta bereziaren lagin interesgarriak dira, Historiaurretik XXI. mendera arteko ondarearen erakusgarri. Kultur programa zabal bat ere badauka, ondoko hauetan gauzatzen dena: aldi baterako erakusketa aretoak, ekitaldi aretoa, lantegiak, etab.

Azken urteotan, Nafarroako Museoa erakusketa iraunkorra berritzeko prozesu betean dago, diskurtso museologiko berri bat eskaini nahi baitu, bisitariendako erakargarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Asmoa da jendeari museoa bisitatzeko molde gaurkotuagoak eskaintzea, XXI. mendeko gizarte berriaren interesekin bat datozen beste begirada eta ibilbide batzuen alde eginez.

Historia

Museoko bildumen abiapuntua 1844an sortutako Nafarroako Eraikin Historiko eta Artistikoen Batzordearen ekimena izan zen. Nafarroako ondarea zaintzeko sortu zen Batzordea.

1910ean zabaldu zen jendearentzat lehen museoa, Comptos Ganberaren egungo egoitzan, jendea ilustratzeko helburuarekin. Urte batzuk geroago, Vianako Printzea Erakundeak (Nafarroako Foru Diputazioak sortua 1940an) jarraitu zuen lan hori, Nafarroako ondare artistikoa eta arkeologikoa babestu, zaharberritu eta ikertzeko.

1956tik Nafarroako Museoak Errukiaren Andre Mariaren Ospitalea izandakoan du egoitza Iruñeko alde zaharreko harresien ipar-mendebaldeko muturraren ondoan baita. Hasierako eraikinetik portada eta eliza kontserbatu dira, bi-biak XVI. mendekoak. Erabat berrituta, Sofía erreginak inauguratu zuen berriz ere 1990. urtean.

2011n ireki zen berriro Historiaurreko aretoa, aldaketa batzuen ondoren: arkitektura-oztopoak kentzea, edukiak eta azken 20 urteetako arkeologia ikerketen emaitzak gaurkotzea eta aurkezpen museografikoa berritzea.​​​​​​​

“Arte oro da garaikidea” proiektua 2019an inauguratu zen, eta norabide aldaketa erabatekoa ekarri du museoaren bizi-ibilbidean. Erakusketa iraunkorra berritzeko egitasmoa da, diskurtso museologiko berri baten bidez, bisitariendako erakargarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Ekimen horren ondorioz, zeharo eraberritu da 3. eta 4. solairuetako erakusketa iraunkorra, baina, gainera, aldaketa zehatz batzuk ere egin dira 1. eta 2. solairuetan, obra garaikideak paratu baitira aurreko mendeetan eginiko obrekin solastatu daitezen.

Espazioen lagapena

Ekitaldi aretoa

Nafarroako Museoko Ekitaldi aretoan 180 lagun sartzen dira eta badu kabina bat aldibereko itzulpenak egiteko. Zenbait ekitaldi egiten dira bertan: ikastaro, sinposio, jardunaldi, liburuen aurkezpen, prentsaurreko eta kultur interesa duten gaien emanaldiak.

Espazio honetan egingo diren saioek, artearekin, historiarekin edo kultura-ondarearekin zerikusia duten edukiak izan beharko dituzte ardatz nagusi.

Kapera

Errukiaren Ama Birjinaren Ospitalea izan zenaren kapera zaharra, iraupen luzeko aldi baterako erakusketa-aretoa bihurtu da. Maiatza eta martxoa bitartean, Nafarroako Museoaren funtsetan dauden artista bizidunen erakusketak programatzen dira.

Kaperak baldintza akustiko bikainak ditu, beraz, kontzertu-areto gisa ere erabiltzen da. 150 lagunentzako edukiera dauka.

Informazioa eta erreserbak

Telefonoa: 848426492
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara
Emaila: museo@navarra.es

Talde teknikoa

Zuzendaria

Mercedes Jover Hernando
Tel.: 848 428 880
Email: mjoverhe@navarra.es

Administrazioa

Begoña Navaz Huarte
Tel.: 848 426 495
Email: bnavazhu@navarra.es

Rebeca Recalde De Carlos
Tel.: 848 423 630
Email: hlandabe@navarra.es

Bildumak

Marta Arriola Rodríguez
Tel.: 848 426 494
Email: marriolr@navarra.es

Konserbazioa

ARTRES, S.L.
Tel.: 649 703 667 / 650 449 036
Email: itsasoartres@msn.com, evartres@hotmail.com

Liburutegia

EX LIBRIS S.L.
Email: bmuseona@navarra.es

Hezkuntza eta zabalkundea

Olaia Nagore Santos
Tel.: 848 426 493
Email: onagores@navarra.es

Kultur jarduerak

Carmen Valdés Sagüés
Tel.: 848 426 496
Email: cvaldess@navarra.es

Koordinazioa eta Zerbitzuak

Yolanda Mera Cordero
Tel.: 848 426 492
Email: ymeracor@navarra.es

Mantentze-lana

Félix Mendía Villanueva
Tel.: 848 428 881
Email: fmendiavi@navarra.es

Inicio - Pie de página